Unai Iturriaga

Marrazkilaria

Franco hil baino urtebete lehenago jaio zen Durangon. Anaia nagusiaren marrazkiak kopiatzen eman zuen haurtzaroa. Gero bertsotan hasi zen eta artista izan nahi zuela pentsatuta, Arte Ederrak ikastera joan zen Leioara. Han oso ondo pasa zuen baina ikasketak hogei urte beranduago burutu behar izan zituen.

Bien bitartean Dani Fano Maximusek komiki mundurako berreskuratu zuen Xabiroi aldizkarian kolaboratzea proposatuz. Gidoigintzan Alex Sanvirekin Udaberrik Ankerrena eta Haur Besoetakoa albumak argitaratu ditu. Lotsa erabat galdu zuenez marraztera ere ausartu zen eta gaur egun Gaur 8 astekarian, Jakin aldizkarian eta H28 aldizkari saretirikoan kolaboratzen du (azken honetan edozer onartzen dutelako, batez ere).