Patxi Gallego

Marrazkilaria

1973an jaio nintzen herri puta hontan. Apirileko gau euritsu bat zen. Nere amatxok, nahiz eta burgosekoa izan, buruhauste bat gehiago izan nezan euskaraz hezi ninduen. Aurrerago, pititoan ileak neuzkanean, arte ederretako ikasketak egin nituen. Han, egindako lagunei esker, literatura eta zinemari buruz zerbait ikasi nuen. Irakasle batek oso txiste onak kontatzen zizkidan. Eta neska batek txortan egiten erakutsi zidan. Argazki laborategiak oso aproposak ziren... Harrez gero, poxpoliñak marrazten aritu naiz, batez ere. Oso gustoko dut hori. Zaldiak ere, formen armonia, etab. Eta bizikletaz ibiltzea eta kroketak jatea ere asko gustatzen zait, besteak beste. A, eta ardoa. Hori ere.