ñ

Gidoilaria

Tipoak ez daki marrazten, bale, eta orduan zer bururatuko eta pertsonaia guztiak argirik gabeko gela batean sartzea. Gela beltz-beltza izango zen eta, beraz, ez zuen ezer marraztu beharko. Letrak idatzi eta kito. Kristoren ideia zen. Bien, ba ez zuen lortu. Geroztik gidoigile dabil saloonez saloon estuasunetan dabilen edozein marrazkilari laguntzeko prest. Pañun! Pañun!