Josevisky

Marrazkilaria

Ikasketaz arkitektoa, ofizioz marrazkilaria, komikiak dira bere grina. Nerabezaroan Euskal Herriko komiki lehiaketa guztietara aurkeztu ondoren, aldizkarietan umore zintak marrazten hasi zuen bide profesionala. Ondoren, lagun batzuekin batera www.kklrd.com sare-komikia sortu zuen. Xabiroi aldizkarirako eta Vertigo argitaletxearentzako komikiak marraztu ditu.

Egun, Elkar, Argia eta Gaztezulon dabil marrazkilari plurienpleatu.

Hemen bere marrazkiak: http://josebalarratxe.tumblr.com/