Enok Sudupe

Marrazkilaria

Umezaroa marrazki bizidun japoniar eta Lego piezen artean pasatu zituen azpeitiarrari betidanik gustatu izan zaio irudia eta diseinuaren mundua. Industri ingeniaritza ikasketak egin zituen Optimus Prime bat eraiki nahian, edo lehenengo euskal kosmonauta izateko, ez omen da gogoratzen. Kritika sozioeraikitzailea eta umore esperimentala, oinarrizko kolore eta simetria Kubrickoarekin lotu nahi ditu, edo ez. Autodidakta.