Eñaut

Marrazkilaria

Marraztu, marraztu, marraztu, marraztu, marraztu, marraztu... Eta halere, ikasketetan batxilergo artistikoa aukeratu nuenean irakasleek erratu egin nintzela pentsatu zuten. Marraztu, marraztu, marraztu, marraztu... Arte Ederretako ikasketak egin nituen gero. Erratu egin nintzela usteko zuten askok. Marraztu, marraztu, marraztu, marraztu... 2013. urtean bukatu nituen ikasketak eta beste lan batzuk egiten ibili eta gero 2014. urteko uda aurretxoan ekin nion komiki tirak egiteari. Orain h28 aldizkarian sartuz erratu naiz. Izan ere, gauza bat buruan sartzen zaidanean... marraztu, marraztu, marraztu, marraztu...