Edu Lartzanguren

Marrazkilaria

Edu Lartzanguren fartsante bat da. Marrazten ere ez daki. Sarkin usurpatzaile bat besterik ez da marrazkilarien munduan. Lanpostua lapurtu dio benetako komikigile bati. Ezintasun patologikoa du bereizteko noiz den zerbait barregarria eta noiz negargarria.

Alferra da. Beti irudi berdinak erabiltzen ditu Txirlak egiteko: hiru besterik ez. Eta galdetzen diotenean, “bi soberan” dituela esaten du, harropuzkeriaz.
Plazera hartzen du irudikatzen beste komikilariak lanak hartzen eta izerditan, marrazten eta koloreztatzen. Bera horren gainetik dagoela uste du.

Semeek afalorduan botatzen dituzten pitokeriez baliatzen da testuak osatzeko. Txirlen ideia ere seme gazteenari lapurtu zion, hark 8 urte besterik ez zituela. 8 urte. Hori da maila.